top of page

TRADIZIOAK ETA BIZIMODUA:

ANTZINAKO EGIPTO

Jai handiak egiten zituzten.

Nilo ibaian itsasontzietan txangoak eginez, taula-jokoetan jolastuz, istorioak irakurriz eta entzunez, edota kirolen bat eginez, (igeriketa, arku-tiroa, edo borroka adibidez), pasatzen zuten aisialdia. Musika entzutea gustatzen zitzaien; arpaz, lautez edo haize-instrumentuz lagunduta kantatzen zuten musikariek, eta baserritarrek eta arrantzaleek abestiak sortzen zituzten.

​

Lihozko jantzi xumeak erabiltzen zituzten, kolore zurikoak gehienak. Gizonezkoek gona motzak janzten zituzten, eta hotza egiten zuenean, tunika janzten zuten. Emakumeek alkandora luze moduko bat erabiltzen zuten, eta orkatilaraino iristen zitzaien. Beroa zela eta, askotan langileak, emakumeak eta umeak biluzik ibiltzen ziren. Oinutsik ibiltzen ziren, baina batzuetan, sandaliak ere janzten zituzten, papirozkoak pobreenek, eta larruzkoak aberatsek eta apaizek.

Garbi eta txukun ibiltzeari garrantzi handia ematen zioten: olioz igurzten zuten gorputza, begiak margotzen zituzten eta lurrinak ere erabiltzen zituzten. Ilea ez zuten gogoko eta, horregatik, buruko eta gorputz osoko ilea erabat mozten zuten. Bitxiak eta gorputza apaintzeko, apaingarriak erabiltzen zituzten, hala nola, gerrikoak, eskumuturrekoak, belarritakoak...

​

Egiptoarren erlijioan berebiziko garrantzia zuen hildakoei egiten zitzaien gurtzak. Egiptoarren sinesmenen arabera, pertsona bat hiltzen zenean, arima ez zitzaion hiltzen, baina gorputzaren beharra zuen. Gorputza galtzen bazen, arima ere galdu egingo zen. Horregatik, funtsezkoa zen gorputza ere mantentzea. Hori lortzeko, gorpuak momifikatu egiten zituzten hilobiratu baino lehen, itxura fisikoa mantentzeko. Eguneroko bizitzako irudiak ere erabiltzen ziren, magiaren bidez, hil osteko bizitzan hildakoak bizimodua mundu honetan bezala jarraitzeko arazorik izan ez zezan.

Hori guztia zela eta, hilobiak oso garrantzitsuak bilakatu ziren. Ezagunenak Inperio Zaharrean faraoiei eta hurbilekoei eginiko piramideak izan.

ziren.

​

Egiptoarrak izan ziren urtearen iraupena (365 egun) kalkulatzen lehenak. Matematikariek eta arkitektoek oso kalkulu zehatzak eta zailak egin behar izan zituzten eraikin erraldoiak moldatzeko; besteak beste, gai izan ziren zilindroaren edota piramide moztuaren bolumena kalkulatzeko.

Momifikazio prozesuari esker, anatomiari eta kirurgiari buruzko ezagutza sakona lortu zuten. Odolak bizitzarako zuen garrantziaz ere ohartu ziren. Horregatik, antzinate osoan sendagile egiptoarrak oso garrantzitsuak eta ezagunak izan ziren.

Ezin dugu aipatu gabe utzi, idazkera arloa. Oso ezaguna da egiptoarren idazkera hieroglifikoa, eta literatura aberatsa.

ANZTINAKO GREZIA

Herrialde grekoak festa asko egiteko joera izan du bere hasieratik, Grezian festa mota asko daude eta gehienetan dantzak ere egoten dira. Antzinako Greziatik egungo egunetaraino, Greziako festak munduko alaienak eta originalenak dira.

Jairik tipikoenak dantzak dira, non oso ezaguna da platerak lurrera botatzea jaia amaitzear dagoenean. Guztiak besarkatu egiten dira borobilean eta hankak erdialdera eramaten dituzte, ondoren, platerak banandu eta bakoitza erdialdera botatzen ditu.

​

Grekoen dantzak bi talde nagusitan bereizten dira: herrialdeko dantzak eta hirialdeko dantzak. Baina gehienak herrialdeko dantzetatik datoz. Dantza hauek ere bitan bereizten dira: folklorean eta herri dantzak. Ondoren dantza mota batzuk:

•Baidoushka

•Tsamiko

•Zeibekik

​

Antzinako Greziatik hartu dugu musika hitza. Eurek mousike deitzen zioten, inspirazioko musa. Mesopotamia eta Egiptotik hartu zituzten euren ideia musikalak. Greziako musika poesian, musikan eta dantzan erabiltzen zen. Greziarrek garrantzi handia ematen zioten musikari. Urtero txapelketak prestatzen zituzten Atenasen. Arropa berezia erabiltzen zuten eta baita ere dantzak zeuden. Grekoek antzerkietan abesten zuten eta askotan Dionisio jainkoari festibalak prestatzen zituzten. Gehien erabiltzen zituzten instrumentuak arpa edo lira eta txirula bikoitza ziren.

© 2023 by L i l o u   P a p e r i e. Creado con Wix.com

  • b-facebook
  • Twitter Round
  • B-Pinterest
bottom of page