top of page

ANTZINAKO EGIPTO

Nekazaritza zen Egiptoarren bizibide nagusia.

Nilo ibaiaren urak kontrolatzeko eta erabiltzeko teknikak garatu zituzten, eta horrela, dikeak, urari eusteko baltsak, eta ura banatzeko ubideen sareak egin zituzten. Horretaz gain, uhaldien ezaugarriak aurretik ezagutu ahal izateko, zenbait tokitan tresna batzuk kokatzen zituzten. Lurrean harririk eta belar txarrik ez zegoenez, erabiltzen zituzten goldeak oso sinpleak ziren, eta ia aldaketarik gabe iraun zuten milaka urtetan.

Abeltzaintzan, artzain lanak egiteaz gain, etxaldeetan animaliak hazten eta zaintzen zituzten. Ahuntzak, ardiak, txerriak, ahateak, antzarak eta kurriloak hazten zituzten, eta hainbat zereginetarako, astoen eta behien indarraz baliatzen ziren. Askoz beranduago hasi ziren zaldiak eta gameluak erabiltzen.

Ehizean ere egiten zuten, ibaiertzean (hipopotamoak, hegaztiak) eta basamortuan (ostrukak, antilopeak, erbiak, basa-astoak...), eta amuak, sareak eta arpoiak erabiltzen zituzten arrantzarako.

Gainera, artisau onak ere bazeuden. Horien lanek kalitate handia izan arren, Egiptoko gizartean ez ziren beste langile batzuen pareko hartzen.

Herrialdeak behar zuena ekoizten zuenez, ez zuen beste herrialde batzuekin merkataritza-harreman handiegirik behar. Luxuzko gauzak eta produktuak, beste lurralde batzuetara egiten ziren bidaietan lortzen zituzten. Horrelako bidaiak, gobernariek eta apaizek antolatzen zituzten.

Emakumeen egoera Antzinako Egipton:

Legearen aurrean, Grezian eta Erroman ez bezala, emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar berdinak zituzten. Legearen aurreko berdintasun hori, gaztetatik nabari zen, neskek irakurtzen eta idazten ikasteko herriko ikastetxera joateko aukera baitzuten.

Emakumeek, armadan izan ezik, beste lanbide guztietan jardun zezaketen, gobernadore, idazle, epaile edo mediku izan zitezkeen.

Ezkontzeko orduan ere, emakumea gizonaren parekoa zen, bikotekide bakoitzak ezkondu aurretik zituen ondasunak mantentzen zituen, baita bakoitzak bere abizenak ere. Emakumeek senarra aukeratu zezaketen eta banatzeko aukera ere bazuten. Alargunduz gero, bikotearen jabetzak oinordekotzan jasotzen zituen. Berak ere bere ondasunak oinordekoei uzteko aukera izaten zuen.

Hala ere, funtzio erlijioso eta administratibo nagusiak, oro har, gizonen eskuetan zeuden eta emakumeak maiz etxeko arduretara mugatzen ziren.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Greziako gizartean zegoen ezberdintasuna pertsona bakoitzak legearen aurrean zuen egoerak eragindakoa zen. Oro har, hiri gehienetan, bazegoen oinarrizko bereizketa bat: esklaboak eta askeak. Bereizketa horrez gain, pertsona askeen artean beste bat ere egiten zen: hiritarrak eta atzerritarrak.

Esklaboa bere jabearena zen (“tresna hiztuna”), ez zuen inolako eskubiderik. Dena den, arau batzuk egin ziren tratu txarretatik babesteko. Mota askotako jarduerak egiten zituzten, eta askotan esklaboek eta askeek batera egiten zuten lan.

Askeen artean hiritarren eta atzerritarren arteko bereizketa zen nabarmenena.

Atzerritarra, hiri batean hiritarra izan gabe bizi zen edozein pertsona aske zen. Zerga bereziak ordaindu behar zituzten, eta ez zitzaien onartzen hiritarrei aitortzen zitzaien eskubide politikorik eta juridikorik. Ezin zituzten lurrak eskuratu (horregatik beren jarduera ekonomiko nagusiak artisautza eta merkataritza ziren), ezta bizitza publikoan parte hartu ere.

Hiritarra zen benetako protagonista. Hari aitortzen zitzaizkion hiritartasunari lotuta zeuden eskubideak eta betebeharrak: lurrak erosi ahal izatea, bizitza politikoan parte hartzea, kargu politikoak lortzea, etab. Eta betebeharren artean, besteak beste, gerrako gastuak ordaintzea eta soldadutza zeuden.

Atenasen ondo bereizten ziren hiritarrak, atzerritarrak eta esklaboak. Lehenak ziren eskubide politiko guztien jabe, baina beste biak ere aintzakotzat hartzen ziren, Atenasentzat funtsezkoak zirelako. Greziako demokraziaz hitz egiten dugunean, demokrazia hori hiritarrentzako baino ez zela jakin behar dugu.

Dena dela, puntu honetan emakumeen egoerari buruzko argibideak eman behar ditugu. Hiritartasuna aitortzen bazitzaien ere, emakumeak ez ziren inola ere benetako hiritar bezala hartzen, nahiz eta Atenasen, esate baterako, pertsona bati, hiritarra izateko, bere ama ere hiritarra izatea eskatzen zitzaion. Greziako zenbait etxetan ginezeoa zeukaten, emakumezkoentzat bereizten zen gela edo gelamultzoa. Horren ondorioz, bizitza publikotik aparte mantentzen ziren emakumeak, nahiz eta bazegoen salbuespenik.

Gainera, une hartan beste ideia oso desberdin batzuk defendatzen zituzten, arazoak erakartzen zituztenak:

Homosexualitateari dagokionez: Erromatar errepublikaren hasieran, erlazio homosexualek heriotzeko zigorra zuten Scantinia legearen erruz. Ez dira datu espezifikoak ezagutzen legeari buruz, ere aipatu behar da, legegileak kontran zeudela kontaktu sexual batzuen aurrean, pederastia adibidez. Pederastia Greziako praktika bat zen. Ez zen orokorrean onartzen baina bazeuden onartzen zutenak. Hau da: Ez zuten zigortzen praktika homosexual guztiak.

Errepublikaren erdialdean eta amaieran, Greziako ohiturak homosexualitatea hasi ziren sozietatean onartzen Erromari esker. Adibidez, Jabe batek bere esklaboarekin harreman sexualak edukitzea nahi bazuen, berdin zen mutila nahiz neska izan. Ez zegoen ondo ikusita esklaboa jabeari sexu harremanak eskaintzea.

Emakumezko homosexualitate ez zen kontuan hartzen, horregatik pribatutasunean mantentzen zuten. Oso txarto ikusita zegoen.

​

Beste arazo larri bat esklabutza zen: Esklaboa bere jabearena zen (“tresna hiztuna”), ez zuen inolako eskubiderik. Dena den, arau batzuk egin ziren tratu txarretatik babesteko. Mota askotako jarduerak egiten zituzten, eta askotan esklaboek eta askeek batera egiten zuten lan..

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

ANTZINAKO GREZIA

© 2023 by L i l o u   P a p e r i e. Creado con Wix.com

  • b-facebook
  • Twitter Round
  • B-Pinterest
bottom of page