
ERLIJIOA ETA MITOLOGIA:
ANTZINAKO EGIPTO
Egiptoarren erlijioa politeista zen, hau da jainko eta jainkosa asko zituzten. Hiri bakoitzak bere jainkoa zuen. Erlijioa jainkoen eta jainkosen, faraoiak barne, gurtzan oinarritzen zen, haiek baitziren Egiptoko lurren eta pertsonen jabe bakarrak. Amon (jainko gorena), Ra (eguzki-jainkoa), Osiris (hildakoen jainkoa), Isis (Osirisen emaztea eta arreba) eta Horus (bizirik zegoen faraoia) ziren Egiptoko jainko nagusiak. Erlijioak gatazka ugari sortu zituen. Adibidez, Inperio Berrian Amenotepek bere izena aldatu eta Akhenaton izena hartuz, jainko bat bakarra, Aton, inposatu nahi izan zuen. Amonen apaizek aurka egin zioten eta bere ondorengoek atzera egin behar izan zuten.
Denborarekin jainkoak elkartzeko prozesu bat hasi zen. Adibide gisa, aipatu Amon jainkoak Ra izenekoarekin bat egin zuela, eta horrela sortu zela Amon-Ra, Egiptoko jainko gorena.
Egiptoarren erlijioan berebiziko garrantzia zuen hildakoei egiten zitzaizkien gurtzak. Egiptoarren sinesmenen arabera, pertsona bat hiltzen zenean, arima ez zitzaion hiltzen, baina gorputzaren beharra zuen. Gorputza galtzen bazen, arima ere galdu egingo zen. Horregatik, funtsezkoa zen gorputza ere mantentzea. Hori lortzeko, gorpuak momifikatu egiten zituzten hilobiratu baino lehen, itxura fisikoa mantentzeko. Eguneroko bizitzako irudiak ere erabiltzen ziren, magiaren bidez, hil osteko bizitzan hildakoak bizimodua mundu honetan bezala jarraitzeko arazorik izan ez zezan.
Hori guztia zela eta, hilobiak oso garrantzitsuak bilakatu ziren. Ezagunenak Inperio Zaharrean faraoiei eta hurbilekoei eginiko piramideak izan ziren.


ANTZINAKO GREZIA
Greziako gizartea politeista zen; hau da, jainko-jainkosa askotan sinesten zuten. Garai ezberdinetan, hamalau jainko egon ziren olinpiar jainko bezala onartuta, baina sekula ez hamabi baino gehiago aldi berean. Jainko hauei olinpiar jainkoak deritze, adibide batzuk:
Zeus: Zeruaren eta tximistaren jainkoa. Maila altuenekoa eta boteretsuena zen, Olinpo mendiko gobernaria.
Poseidon: Uren jainkoa da. Ozeanoak kontrolatu eta lurrikarak eragiten ditu.
Ares: Gerraren jainkoa.
Afrodita: Maitasun eta kanpo edertasunaren jainkosa da.
Atenea: Jakinduria, arte eta barne edertasunaren jainkosa da.
Artemisa: Ehiza, animalia, ugalkortasun eta kastitatearen jainkosa da.
​
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Gaur egungo ikertzaileek mitoengana jo eta aztertu egin zituzten antzinako Greziako instituzio erlijioso eta politikoei buruz zerbait gehiago jakiteko. Nagusiki antzinako zibilizazio Grekoari buruz , mitoen jatorria hobeto ulertzeko.
Greziar mitologia kontakizun luzeen bilduman eta irudizko artelanetan datza, margoturiko artelanak eta eskaintzak adibidez. Grekoen mitoak munduko sorrerak eta jainkoen bizitzak eta abenturak kontatzen dituzte. Kontakizun hauek ahozko poetikari esker eta greziar literaturari esker ezagutzen dira.

